ERREALITATE IRAUNKORREN DISEINUA

ZERBITZUAK

BERRIKUNTZA IRAUNKORRA

 

Bilibin enpresen interes eta estrategiak iraunkortasunarekin lerrokatzen dituen ekoberrikuntzako estudioa da. Erakundeei etorkizun jasangarri baterako trantsizioan laguntza eskaintzen diegu, Planetan inpaktu positiboa utziko duten produktu eta zerbitzu berritzaileak garatuz.

 

EKONOMIA ZIRKULARRA / EKODISEINUA

Enpresei etorkizun oparoa eta iraunkorra eratzen laguntzen diegu, sormenezkoak eta teknikoak diren erremintak bateratuz. Negozioaren etorkizuna baldintzatzen duten gakoak identifikatuz, helburu lehiakor eta jasangarriena eskuratzeko estrategiak garatzen ditugu. Enpresan garaturiko ekoberrikuntzaren bitartez iraunkortasun integratua lortzen dugu, balorean jartzen duen proposamena hobetzeko.

 

ZERO ZABOR / ZERO WASTE DESIGN

Hondakinen sorkuntza gutxitzea bilatzen dugu: batetik, diseinu minimalista eta ekodiseinuko estrategien bitartez;  bestetik, material konpostagarri eta goi mailako (upcycling) material birziklatuen  ikerkuntza eta bilaketarekin. Material kopuru gehienaren balioa handitzeaz gain, bizi-luzeko produktuen fabrikazioa sustatzen dugu.

GU

 

 

Dawamoru Fernández 

Ekintzaile amorratua. Betidanik proiektu eta enpresak garatzea izan da nire grina. 20 urterekin sortu nuen moda iraunkorreko nire lehen enpresa, munduko MBArik eraginkorrena. 12 urtez enpresaren nondik norakoak ikasi nituen: diseinua, zuntzen eta ingurumenarekin iraunkorrak diren materialen bilaketa, negozioaren handitzea eta errentagarritasunarekin bat eginik. Horrek munduan zehar bidaiatzeko aukera eman zidan. Horrekin batera, kontsumo arduratsuko, elikagai subiranotasuneko eta ekintzailetasun sozialeko aholkularia izan naiz GKEntzako.

Besteak beste, ikuspegi iraunkorreko jardunaldiak antolatzen zituen emakumeez osaturiko enpresa bat zuzendu dut. Basalandare jangarrien inguruko gaztelaniazko lehen liburua idatzi nuen. Egun, enpresa turistiko txiki bat kudeatzen dut, bertan zaborrik gabeko etxe minimalisten alokairuaz gain, Slow Food filosofiako tour gastronomikoak egiten ditugu.

Negozioak iraunkorrak izan daitezkeenaren sinesmen oso daukat. Negozioek etorkizun jasangarri, oparo eta kontzientea lortzeko egiten dut lan.

Nire aisialdian ur irekietako igerilaria naiz, yoginia eta yoga irakaslea. Bestetik nire baratza izateaz gain, basalandare biltzailea ere banaiz. Sukalde onaren maitale sutsua eta mokofina. Baina guztiaren gainetik Zero Zabor bizi estiloaren ninja naiz.

Aitor San Francisco

Industria Ingeniaria eta ekintzailea, doktoretza tesia Ekonomia Zirkularraren alorrean garatzen nago. Ekoberrikuntzako aholkulari bezala egin dut lan, ekodiseinuko ikerketak eginik CAF, IK Ingenieria eta Haiku-Futonentzat. Greenize eta Ekozone Start-Upekin elkarlanean aritu naiz laguntza teknikoa emanez eta berfabrikazioko metodologiak garatu ditut ACEDErekin batera. Horretaz gain Motorlan-Fagor Automation, Emaús FS, Gureak, Orkestra eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lan egin dut. Berrikuntza irekiko Circular Hub taldearen sortzaileetako eta koordinatzailea izan naiz.

Iraunkortasunaren defendatzaile sutsua naiz, bai gure egunerokoan baita erakundeetan ere. Iraunkortasuna zeharkakoa eta lehentasunezkoa bezala ikusten dut, ez garrantzi apaleko eta kasu gutxi egin beharreko zerbait bezala.

Ingeniaria izatetik eta iraunkortasuneko grinatik datorkit Bilibin sortzearen irrika. Nire ezaguera kalitate handiko produktu eta zerbitzuen diseinuen sorreran oinarritu nahi dut.

Alor pertsonalean ezinezko zait bazkari on bati ezezkoa esatea, baina kozinatzea ere oso gustuko dut. Musika zale amorratua izateaz gain, poesia idaztea eta diseinu berriak zirriborratzea maite dut. Kirolari dagokionez ur irekietan igeri egitea eta bizikleta dira nire kuttunak.

 

KONTAKTUA

info@bilibin.eus