Nola aktibatu ekonomia zirkularra Horeca sektorean?

 

Ostalaritza jasangarriago bat izateko ideien eta baliabideen bilduma bat.

Inoiz pentsatu al duzu zure negozioak ingurumenean duen eragina murriztu dezakezula baina ez dakizu nondik hasi?

Gida hau jasangarritasunerako bideari ekiteko sortu dugu, bertan gomendio, proposamen zehatz, baliabide eta kasu arrakastatsuak bildu ditugu. Horrek guztiak gure inguruan ikusi nahi dugun aldaketa bultzatzen laguntzen du, ostalaritzako negozioak bide jasangarriago eta zirkularrago batera bideratuz.

Gida honetan aurkituko duzuna:

 

    • Ekonomia zirkularra aktibatzeko ideia eta baliabideak.
    • Gipuzkoako ostalaritza eredu errealen ikerketa-kasuak.
    • Zure negozioan eragina duten 8 gaien analisia.
    • Jasangarritasunaren bidea erraztuko dizuten hornitzaile eta bide-lagunak.
    • Ekintza-plan bat sortzea erraztuko dizun “checklist” moduko zerrenda.

Zure jatetxea leku eraginkorrago eta inguruarekiko atseginagoa bihurtu

Gida osoa
Soilik checklist-a