PROIEKTUAK

Lasa Plaza Hotelean Zeroskan-en aplikazioa

Bezeroa 

Hotel Lasala Plaza

Urtea 

2021

#horeca #aholkularitza
#ekonomia zirkularar #zero wate

Gure Zeroskan tresnaren laguntzaz, Lasala Plaza hotelak neurri berriak hartu ditu jasangarritasunean eta zirkularitatean erreferente izateko.

ERRONKA 

COVID-19aren krisiak eragin negatiboa izan du Horeca eta turismo-sektorean; izan ere, 2020. urtearen hasierara arte, sektore horrek sortzen zuen pertsonen mugikortasun handiena mundu osoan, dagokion eragin ekonomikoarekin. Testuinguru horretan, Munduko Turismo Erakundeak turismo jasangarriaren aldeko apustua egitea erabaki du, turisten eta gaur egungo eskualde hartzaileen beharrei erantzungo diena, baina, aldi berean, etorkizunerako aukerak babestu eta sustatuko dituena. Ondorioz, Euskadin erreferente den Lasala Plaza hotelak laguntza eskatu digu neurri jasangarri eta zirkularren plan berri bat egiteko.

 

GURE IKUSPEGIA

Lasala Plaza hotelean Bilibin Circular enpresak garatutako Zeroskan metodologia erabili da. Metodologiak modu holistikoan heltzen dio jatetxe edo hotel baten jasangarritasunari. Tresnak hornitzaileen analisia eta tipologia, hondakinen neurketa eta ikuskaritza oso bat (energia, ura, kontsumigarriak edo erantzukizun sozial korporatiboa aztertzen ditu) biltzen ditu.

EMAITZAK

Zeroskan ikuskaritzaren emaitzetatik abiatuta, jasangarritasunarekin loturiko indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatu ziren. Ondoren, hurrengo urteetarako ekintza plan bat prestatu zuen hotelak gure laguntzarekin. Hartu beharreko neurrien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: ingurumen-prestakuntzako plan bat, zenbait gunetako hondakinen kudeaketa hobetzea, eta tokiko hornitzaileen eta ekonomia zirkularreko produktuen kopurua handitzea.