PROIEKTUAK
Bezeroa
Urtea
#kultura #aholkularitza
#ekonomia zirkularra
Ekonomia zirkularreko estrategiak biltzen dituen gida bat, zero waste filmak egiteko. Bertan, modu sistemikoan jaso dira aurreprodukzio-, produkzio- eta postprodukzio-faseak.
ERRONKA
Zein da film baten ingurumen-inpaktua? Zer neurri dira jasangarrienak? Nondik hasi? Horiek ziren Señor & Señora zinema-ekoiztetxearen kezketako batzuk. Filmaketa bat hasi ondoren sakoneko aldaketak egitea oso zaila dela jakinik, zinemaren ekoizpen jasangarrirako oinarriak finkatzeko gida bat egitea bururatu zitzaien.
GURE IKUSPEGIA
Señor & Señora ekoiztetxearekin elkarlanean, neurketa eta analisi kuantitatibo eta kualitatiboak egin dira Fe film laburraren ekoizpenean zehar. Azterketa kuantitatiboak barnean hartu zituen garraioak eta kontsumitutako energiak eragindako ingurumen-inpaktuak, bai eta sortutako hondakinak ere. Analisi kualitatiboan, elkarrizketak egin dira produkzio- eta zuzendaritza-taldearekin, prozesu osoa ulertzeko eta filmaketan zehar neurriak hartzeko.
EMAITZAK
Alde batetik, film laburra egiteak ingurumenean duen eragina murrizteko abian jarri beharreko ekintzak biltzen zituen plan bat landu zen. Honako hauek dira hartutako neurrietako batzuk: catering ekologiko bat kontratatzea (Arizmendi), CO2 emisio txikiko menu batekin; edalontzi itzulgarriak erabiltzea Irrisarri tokiko ekimenaren eskutik; hondakin organikoak konpostatzera eramatea errodaje-lekutik gertu, eta talde teknikoari jakinaraztea zer aukera dauden bertara garraio jasangarriagoan iristeko.
Bestalde, neurketek erakutsi zuten inpaktu handienak autoaren erabilerarekin lotuta daudela batez ere, eta gehien sortutako hondakinak janariarekin lotutako papera eta kartoia izan zirela.
Azkenik, sortutako analisi osoarekin, Errodaje Zirkular eta Jasangarrien Gida bat diseinatu zen, Señor y Señora ekoiztetxearen etorkizuneko ekoizpenetan erabiltzeko.