PROIEKTUAK
Zirkulartasunaren eta iraunkortasunaren neurketa Gipuzkoako birziklapenaren klusterrean

Bezeroa
Naturklima eta GFA (Ingurumen saila)
Elkarlanean
Urtea
#industria #neurrirako proiektuak
#ekonomia zirkularra
GK Recycling-eko 70 enpresatan eta klusterrean bertan ekonomia zirkularrarekin, eragin hirukoitzeko jasangarritasunarekin eta GJHekin lotuta duten portaera ebaluatzeko tresna bat aplikatu zen.
ERRONKA
GK Recyclingen helburuetako bat ekonomia zirkularraren esparruan erreferente izatea da. Horretarako, batetik, klusterraren zirkularitate-maila eta garapen jasangarriko maila ezagutu behar dira, baita haren ekonomia eta gizarte arloko ekarpena ere. Eta, bestalde, jarraipen ebolutiboa egin nahi da datozen urteetan, bai enpresa bakoitzarena, bai kluster osoarena.


GURE IKUSPEGIA
Sinnple aholkularitza-enpresarekin lankidetzan, enpresen eta klusterraren egoera ikuspegi holistiko batetik ezagutzeko aukera ematen duen tresna bat sortu da. Horretarako, erabilitako baliabideak aztertu ziren (ura, energia eta lehengaiak), baita horiek enpleguari, ekonomiari eta Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) egiten dieten ekarpena ere.

EMAITZAK
2021eko abenduan, GK Recycling tamaina handi samarra duen klusterra da, 80 enpresa inguru ditu, 1.425 milioi euroko fakturazioa eta 6.587 lanpostu sortzen ditu. Era berean, erakunde heterogeneoa da, 8 sektore dibertsifikatu biltzen ditu; besteak beste, hondakinen kudeatzaileak, aholkularitza-enpresak, zentro teknologikoak eta ingeniaritza-enpresak. Lehen emaitzek zirkularitate-datu onak erakusten dituzte (% 64,1), nahiz eta zati txiki bat bakarrik iristen den amaierako produktu izatera (% 5) edo berrerabilia izatera (% 2). Bestalde, lanpostu mugagabeen ratio ona du, baina emakumeen presentziari dagokionez, txikia.
Honako hauek dira klusterrarentzat hautemandako erronketako batzuk: ekodiseinu-tresnak erabiltzea, enpresen arteko aliantza estrategikoak sustatzea, ekonomia zirkularraren arloko I+G+Bn inbertitzea, emakumeen enplegua bultzatzea eta Garapen Jasangarrirako Helburuak ulertzea eta lehenestea.