ekonomia zirkularra eta zero waste

berritzaileak eta kreatiboak

Ekonomia zirkularreko eta zero waste-eko proiektuak kudeatzera bereizturiko ekoberrikuntzako aholkularitza gara. Iraunkortasuna orainaldia dela sinesten dugu eta etorkizun iraunkor baten alde egiten dugu lan.

ekoberritzailea

Gure lan taldea

dawamoru fernández

CEO

Ekintzaile amorratua. Betidanik proiektu eta enpresak garatzea izan da nire grina. 20 urterekin sortu nuen moda iraunkorreko nire lehen enpresa, munduko MBArik eraginkorrena. 12 urtez enpresaren nondik norakoak ikasi nituen: diseinua, zuntzen eta ingurumenarekin iraunkorrak diren materialen bilaketa, negozioaren handitzea eta errentagarritasunarekin bat eginik. Horrek munduan zehar bidaiatzeko aukera eman zidan. Horrekin batera, kontsumo arduratsuko, elikagai subiranotasuneko eta ekintzailetasun sozialeko aholkularia izan naiz GKEntzako.

Besteak beste, ikuspegi iraunkorreko jardunaldiak antolatzen zituen emakumeez osaturiko enpresa bat zuzendu dut. Basalandare jangarrien inguruko gaztelaniazko lehen liburua idatzi nuen. Egun, enpresa turistiko txiki bat kudeatzen dut, bertan zaborrik gabeko etxe minimalisten alokairuaz gain, Slow Food filosofiako tour gastronomikoak egiten ditugu.

Negozioak iraunkorrak izan daitezkeenaren sinesmen oso daukat. Negozioek etorkizun jasangarri, oparo eta kontzientea lortzeko egiten dut lan.

Nire aisialdian ur irekietako igerilaria naiz, yoginia eta yoga irakaslea. Bestetik nire baratza izateaz gain, basalandare biltzailea ere banaiz. Sukalde onaren maitale sutsua eta mokofina. Baina guztiaren gainetik Zero Zabor bizi estiloaren ninja naiz.

aitor san francisco

CTO

Industria Ingeniaria eta ekintzailea naiz. Egun doktoretza tesia egiten ari naiz Ekonomia Zirkularraren alorrean. Ekoberrikuntzako aholkulari bezala egin dut lan, ekodiseinuko ikerketak eginik CAF, IK Ingenieria eta Haiku-Futonentzat. Greenize eta Ekozone Start-Upekin elkarlanean aritu naiz laguntza teknikoa emanez eta berfabrikazioko metodologiak garatu ditut ACEDErekin batera. Horretaz gain Motorlan-Fagor Automation, Emaús FS, Gureak, Orkestra eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lan egin dut. Berrikuntza irekiko Circular Hub taldearen sortzaileetako eta koordinatzailea izan naiz.

Iraunkortasunaren defendatzaile sutsua naiz, bai gure egunerokoan baita erakundeetan ere. Iraunkortasuna zeharkakoa eta lehentasunezkoa bezala ikusten dut, ez garrantzi apaleko eta kasu gutxi egin beharreko zerbait bezala.

Ingeniaria izatetik eta iraunkortasuneko grinatik datorkit Bilibin sortzearen irrika. Nire ezaguera kalitate handiko produktu eta zerbitzuen diseinuen sorreran oinarritu nahi dut.

Alor pertsonalean ezinezko zait bazkari on bati ezezkoa esatea, baina kozinatzea ere oso gustuko dut. Musika zale amorratua izateaz gain, poesia idaztea eta diseinu berriak zirriborratzea maite dut. Kirolari dagokionez ur irekietan igeri egitea eta bizikleta dira nire kuttunak.

Ezagutu nahi zaitugu

donostia
Tlf. 690 218 939
info@bilibin.eus